Páginas

viernes, 12 de julio de 2013

Gazte Eguneko Kontzertuak!!

Larunbat gauerako planik gabe?

Zatoz Bakioko Gazte Egunera eta gozatu herriko probalekuan izango diren kontzertuetaz! Aurten gurekin Eskimales, Endemaño eta DjAnpulu!!


Dj Anpulu Gazte Egunean!!

Bihar da Gazte Eguna, eta iada badakigu nork mugiaraziko gaituen gaueko ordu txikitan: Dj Anpulu!

Berarekin gozatu nahi baldin baduzu, zatoz Bakioko probalekura, bertan egongo baita!


jueves, 11 de julio de 2013

Iñaki Torralbo gurekin!!

Aurtengo Gazte Egunean herriko beste abeslari bat gonbidatu dugu: Iñaki Torralbo. "El Numero Uno" programan parte hartzeko zorian geratu zen gure bakiotar gaztea, baina ez da izan hori gure gonbidapenaren arrazoia! Iazko Gazte Eguneko bazkalosteko ekitaldi inprobisatua baizik!

Beraz, Bera entzun nahi baldin baduzue, ZATOZTE GAZTE EGUNERA!!


miércoles, 10 de julio de 2013

Gazte Eguna 2013

Kostata baina lortu dugu aurtengo Gazte Eguna aurrera ateratzea! Aste honetan zehar hainbat sorpresen berri emango dizuegu!!

Egon zaitezte adi!!


viernes, 28 de junio de 2013

Gaztetxe faltan, gazteok altxa!!

Aurreko batean aurreratu genuen bezalaxe, uztailaren 13an Bakion Gazte Eguna ospatuko dugu. Aurtengoan, herrian dagoen hutsune berria izango dugu arrazoi gazteon elkarlana bultzatzatzeko. Hainbat arrazoien ondorioz, gazte bakiotarrok kudeatu, gestionatu eta aurrera eramaten genuen proiektua hil da, Torrea Gaztetxea alegia.

Baina, egoera horren aurrean argi utzi nahi dugu kolpe ikaragarri horren ostean gazteok altxatu garela eta gure beharrizanak, nahiak eta proiektuak lortzeko borrokatzen jarraituko dugula. Orain, inoiz baino haserreago, kementsuago eta gogotsuago baikaude.

Beraz, etor zaitez uztailaren 13an izango dugun Gazte Egunera!! 

GAZTETXE FALTAN, GAZTEOK ALTXA!!


jueves, 20 de junio de 2013

U13? Zer ote da U13?

Azkenean, eta gezurra dirudien arren, heldu omen da uda!! Eta honek dakarren guztia!!

Guzti horren barruan aurkitu dezakegun gauzetako bat U13a da, baina zer izango ote da?

U13a Bakioko gazteok ilusioz eta gogotsu prestatzen ari garen aurtengo Gazte Egunaren data da: Uztailak 13.

Aurten egitaraua zaharberritu eta ekintzez eta aldarrikapenez osotu dugu.

Hurrengo asteetan egitarauaren berri emango dizuegu. Baina bitartean, erreserba ezazue egun hau eta ez egin beste planik! Inoiz baino gehiago zuen babesa behar dugu eta!

Gogoratu! U13an denok Bakiora!!


martes, 18 de junio de 2013

Ondo etorriak

Badira bi hilabete Torrea Gaztetxea itxi zigutela...

Hala ere, Bakioko gazteak hemen gaude, gaztetxerik gabe baina borrokan jarraitzeko prest!

Horregatik, eta gure  nahien, planen eta borroken berri emateko sortu dugu blog hau, gaur egungo gizartean pil-pilean dauden erramintei esker gure hitza ere plazaratzeko.


Beraz, adi egon hurrengo egunetan argitaratuko ditugun berriei!!

ONDO ETORRIAK!!