Páginas

viernes, 28 de junio de 2013

Gaztetxe faltan, gazteok altxa!!

Aurreko batean aurreratu genuen bezalaxe, uztailaren 13an Bakion Gazte Eguna ospatuko dugu. Aurtengoan, herrian dagoen hutsune berria izango dugu arrazoi gazteon elkarlana bultzatzatzeko. Hainbat arrazoien ondorioz, gazte bakiotarrok kudeatu, gestionatu eta aurrera eramaten genuen proiektua hil da, Torrea Gaztetxea alegia.

Baina, egoera horren aurrean argi utzi nahi dugu kolpe ikaragarri horren ostean gazteok altxatu garela eta gure beharrizanak, nahiak eta proiektuak lortzeko borrokatzen jarraituko dugula. Orain, inoiz baino haserreago, kementsuago eta gogotsuago baikaude.

Beraz, etor zaitez uztailaren 13an izango dugun Gazte Egunera!! 

GAZTETXE FALTAN, GAZTEOK ALTXA!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario