Páginas

jueves, 20 de junio de 2013

U13? Zer ote da U13?

Azkenean, eta gezurra dirudien arren, heldu omen da uda!! Eta honek dakarren guztia!!

Guzti horren barruan aurkitu dezakegun gauzetako bat U13a da, baina zer izango ote da?

U13a Bakioko gazteok ilusioz eta gogotsu prestatzen ari garen aurtengo Gazte Egunaren data da: Uztailak 13.

Aurten egitaraua zaharberritu eta ekintzez eta aldarrikapenez osotu dugu.

Hurrengo asteetan egitarauaren berri emango dizuegu. Baina bitartean, erreserba ezazue egun hau eta ez egin beste planik! Inoiz baino gehiago zuen babesa behar dugu eta!

Gogoratu! U13an denok Bakiora!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario